| ARAUAK |
| Bazkaldu aurretik eskuak garbitu eta bazkalostean gomendatzen da hortzak garbitzea |
| Jantokira garaiz, modu txukunean eta astiro sartu. |
| Mahaian baxu egingo da berba, gainontzekoak ez molestatzeko. |
| Bazkalorduan ezin izango da mahaitik altxatu, eta kasu larrietan baimena eskatuz geroaltxatu ahal izango da |
| Gizalegez jan behar da, gainontzeko bazkalkideak molestatu barik eta mahai-tresnak ondo erabiliz |
| Erabat debekatuta dago janariarekin jolastea, janaria botatzea, edota jantokitik ateratzea |
| Ikasle bakoitzak bere mahaia du eta baimen barik ezin izango da lekuz aldatu. |
| Bazkaldu ostean, atsedenaldi orduan, ezin da institututik irten. Ikasleren batek ikastetxetik irten beharra izango balu, justifikatu egin beharko luke. |
| Baimen barik bazkalorduetan ezin da ikasgeletara joan |
| Jantokiko jolas-orduetan bazkalkideek ikastetxeko liburutegia, eskolaz kanpoko jardueretarako gela edo gimnasioa erabili ahal dituzte. Betiere, jantokiko arduradunaren baimenarekin. |
| Arazo, hutsegite edo kexa baten aurrean, bazkalkideak arduradunengana zuzenduko dira eta honek dagokion erabakia hartuko du |
| Jantoki zerbitzua aukerakoa da eta erabiltzen dutenak arau hauek guztiak betetzera derrigortuta daude |