LIBURUTEGIKO KATALOGOA

Liburutegian daukazun materiala ezagutu nahi baduzu, klikatu hemen goian.

INSTITUTUKO FILM LABURREN LEHIAKETA

IV. FILM LABURREN LEHIAKETA.

HELBURUAK:

·        Euskararen inguruko gazteen  sorkuntza bultzatzea.

·        Teknologia berrien erabilpen egokiak bultzatzea.

·        Jarrera kritikoa bultzatzea.

·        Lan kooperatiboak sustatzea.

OINARRIAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - 2020ko Uda

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat

YOUTUBE ESKOLETAN PARTE HARTZEKO AUKERA.

YOUTUBESKOLAK egun bateko lantegiak dira. Zortzi orduko jardunaldi batean burutuko dira, eta behin lantegia amaituta, bideo bat diseinatzeko, garatzeko eta argitaratzeko gai izango zara. Jardunaldi berean prozesu tekniko osoa barneratuko duzu. Gai interesgarriak landuko dituzu: Youtuben kontu bat sortzeko urratsak; izena ematea youtubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea, bisualizazio gehiago izateko estrategiak…