EUSKADIKO I. FILOSOFIA OLINPIADA

Joan den ostiralean Euskadiko I. Filosofia Olinpiadetako Sari banaketa ospatu zen Bilbon. Gure Institutuko 9 ikaslek hartu zuten parte eta honako hauek izan dira saridunak: Dilema moralaren modalitatean June Salas Txapeldun geratu da eta Amaya Intxausti finalista Gogoetaren modalitatean Sara Zabalegi bigarren geratu da. Beraz, June Salas Malagara joango da apirilaren 26 eta 27an estatu mailako finalean parte hartzera. Zorionak parte hartu duten guztioi!!